Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Webaren bidezko Posta :: FAQ Maiz egindako galderak

  1. Aukera Orokorrak
    1. Zelan handitu dezaket ezkerreko menua?
    2. Zelan aldatu dezaket nire pasahitza?
    3. Orain dela gutxi mezu bat erantzun nuen nire posta kontuaren pasahitza emanez. Uste nuen unibertsitateko informatika zerbitzuei idazten arin nintzela, baina physing izena duen iruzur bat zen. Honen ondorioz kanpoko erasotzaile batek nire posta kontua erabili zuen milaka spam mezu bidaltzeko. Arazoa antzeman zenean pasahitza aldatu zidaten. Hortik aurrera idazten ditudan mezuetan, nire helbidea agertu beharrean beste baten helbidea agertzen da. Zelan konpondu dezaket?
    4. Aldatu dezaket mezuetan agertzen den dataren formatua?
    5. Ezin dut Internet Explorer 7 edo 8a erabili?
    6. Web postaren itxura alda dezaket?
  2. Posta
    1. Nola egin Sarrera postontziaz gain, beste karpeta batzuetan begiratu dezan ea mezu berriak dauzkagun?
    2. Zelan ordenatu dezaket mezuen ikuspegia, mezu berriak aurretik agertzeko?
    3. Zelan egin dezaket mezu guztiak nire sinadura pertsonalarekin bidaltzeko?
    4. Soinuen bidezko jakiarazpenak ez dabiltza, zer gertatzen ari da?
    5. Mezu bat ezabatu eta gero, marratxo bat agertzen da mezuaren gainean, baina ez da pantailatik desagertzen. Zer egin dezaket mezu horiek ez ikusteko?
    6. Orain dela egun batzutik hona ez dut mezu berririk jasotzen eta bidaltzen dizkidaten mezuak antza zerbitzariak itzuli egiten ditu. Zer egin dezaket?
    7. Bidalitako mezuen karpetan (sent-mail), 2015eko urtarrila baino zaharragoak diren mezuetan "Nori" eremuan mezuaren hartzailea agertu beharrean nire helbidea agertzen da ... zelan konpondu dezaket?
  3. Helbide-liburua
    1. Non dago nire helbide-liburu pertsonala?
    2. Zelan sortu edo aldatu ahal ditut kontaktuak nire helbide-liburuan?
    3. Ez ditut helbide-liburuan gordeta dauzkadan kontaktu guztiak ikusten, zer gertatzen ari da?
    4. Zer egin behar da mezuen igorleak/hartzaileak norberaren helbide liburuan automatikoki gordetzeko?
    5. Zelan sortu dezaket posta zerrenda bat?
  4. Egutegia
    1. Egutegiko gertaerak ez dira lehen bezala etiketen koloreekin agertzen, zer dela eta?

1. Aukera Orokorrak

1.1. Zelan handitu dezaket ezkerreko menua?

Ezkerreko menua eta erdiko zonaldea banatzen dituen barra arrastatu eta jaregin daiteke alde batera eta bestera.

1.2. Zelan aldatu dezaket nire pasahitza?

Posta zerbitzarira konektatzeko beharrezkoa den pasahitza LDAPen daukagun pasahitz bera da. LDAP pasahitza aldatzeko hauxe da helbidea: https://www.ehu.eus/bilatu/pass/pass.php?lang=eu

1.3. Orain dela gutxi mezu bat erantzun nuen nire posta kontuaren pasahitza emanez. Uste nuen unibertsitateko informatika zerbitzuei idazten arin nintzela, baina physing izena duen iruzur bat zen. Honen ondorioz kanpoko erasotzaile batek nire posta kontua erabili zuen milaka spam mezu bidaltzeko. Arazoa antzeman zenean pasahitza aldatu zidaten. Hortik aurrera idazten ditudan mezuetan, nire helbidea agertu beharrean beste baten helbidea agertzen da. Zelan konpondu dezaket?

Goiko menuan dagoen ezarpenen gurpilean klik egin -> Hobespenak -> Posta aukeratu. Ondoren Informazio pertsonala hautatu. Zure izena: jartzen duen tokian zure izena idatzi. Identitate honekin erabiltzeko helbide elektroniko lehenetsia: jartzen duen tokian zure posta helbidea idatzi. Behean, Bidalitako mezuen postontzia: ondoan karpeta bat aukeratu. Karpeta honetan bidaltzen ditugun mezuak gordeko dira. Bukatzeko, Gorde botoian klik egin.

1.4. Aldatu dezaket mezuetan agertzen den dataren formatua?

Hori egiteko goiko menuan dagoen ezarpenen gurpilean klik egin -> Hobespenak -> Hobespen globalak -> Konfigurazio lokala eta ordua aukeratu. Aukeratu datak bistaratzeko modua (formatu laburra): eskaintzen diren aukera desberdinetatik bat aukeratu behar dugu.

1.5. Ezin dut Internet Explorer 7 edo 8a erabili?

Bertsio berri honek web nabigatzaileen azken berezitasunak erabiltzen ditu, beraz, web nabigatzaileen bertsio berrienak erabili behar dira. Internet Explorer 7a instalatuta duten erabiltzaileek, Firefox edo Chrome erabili behar dute. Internet Explorer 8arekin sartuz gero, Bateragarritasun modua ezgaituta izatea beharrezkoa da.

1.6. Web postaren itxura alda dezaket?

Bai. Goiko menuan dagoen ezarpenen gurpilean klik egin -> Hobespenak -> Hobespen globalak -> Bistaratzeko hobespenak aukeratu. "Hautatu kolore-eskema" aukerarekin webpostaren itxura alda dezakegu.


2. Posta

2.1. Nola egin Sarrera postontziaz gain, beste karpeta batzuetan begiratu dezan ea mezu berriak dauzkagun?

Postan gaudela, ezkerreko zutabean gure karpetak ikusiko ditugu. Karpeta baten gainean eskumako botoiarekin klik egin eta Begiratu mezu berririk dagoen aukeratu.

2.2. Zelan ordenatu dezaket mezuen ikuspegia, mezu berriak aurretik agertzeko?

Goiko menuan dagoen ezarpenen gurpilean klik egin -> Hobespenak -> Posta aukeratu. Ondoren Postontzi-bistaratzea hautatu.
Pantaila horretan lehenetsitako ordenatze-irizpidea aldatu dezakegu.

2.3. Zelan egin dezaket mezu guztiak nire sinadura pertsonalarekin bidaltzeko?

Goiko menuan dagoen ezarpenen gurpilean klik egin -> Hobespenak -> Posta aukeratu. Ondoren Informazio pertsonala hautatu.
Pantaila horretan gure datu pertsonalak eta mezu guztietan erantsiko den sinadura aldatu dezakegu.
Besterik adierazi ezean, sinadura ez da erakutsiko idazteko pantailan. Mezua idazterakoan sinadura erakusteko eta aldatzeko aukera izateko: ezarpenen gurpilean -> Hobespenak -> Posta -> Mezu-idazketa -> Sinadura erakutsi mezu berrien pantailan? -> markatu behar dugu

2.4. Soinuen bidezko jakiarazpenak ez dabiltza, zer gertatzen ari da?

Jakinarazpen hauek standarrak ez diren web teknologietan oinarritzen dira, beraz, ez dabiltza ondo web nabigatzaile guztietan. Bestetik, antzeman dugu Oinarrizko moduan baino ez dabiltzala, hau da, saioa hasterakoan Modua:Oinarrizkoa aukeratu behar dugu aplikazioan sartzeko.

2.5. Mezu bat ezabatu eta gero, marratxo bat agertzen da mezuaren gainean, baina ez da pantailatik desagertzen. Zer egin dezaket mezu horiek ez ikusteko?

Halaxe da. Mezu bat ezabatzean markatuta geratzen da, baina ez da zerbitzaritik guztiz ezabatzen. Mezu hauek ez ikusteko pantailaren goi eskumaldean "Beste batzuk" menuan, "Ezkutatu ezabatutakoak" esaten duen loturan klik egin behar dugu. Bestela, mezuak zerbitzaritik guztiz ezabatzeko, "Betiko borratu ezabatutakoak" loturan klik egin behar dugu.

2.6. Orain dela egun batzutik hona ez dut mezu berririk jasotzen eta bidaltzen dizkidaten mezuak antza zerbitzariak itzuli egiten ditu. Zer egin dezaket?

Baliteke zure gordetze quota gaidituta egotea. Quotaren erabilpena txikitzeko, mezu zaharrak ezabatu behar dituzu, bereziki tamaina handiko erantsitako fitxategiak dituztenak. Zure quotaren erabilpena, pantailaren goi eskuma partean agertzen da, menuaren azpian. Mezuak ezabatu eta gero gogoratu ezabatutako mezuak zerbitzaritik betiko kentzeko, goiko eskuman dagoen "Beste batzuk" -> "Betiko borratu ezabatutakoak" loturan klik egin behar dugula. Honela mezuak betirako ezabatuko dira.
Mezuak ezabatu eta gero zure quotaren erabilpena altua izaten jarraitzen badu, gogoratu beste karpetak ere diskoa betetzen dutela. Garrantzitsua da bidalitako mezuen karpeta begiratzea (Bidalitakoak). Karpeta honetan bidalitako mezu guztien kopia bat gordetzen da.

2.7. Bidalitako mezuen karpetan (sent-mail), 2015eko urtarrila baino zaharragoak diren mezuetan "Nori" eremuan mezuaren hartzailea agertu beharrean nire helbidea agertzen da ... zelan konpondu dezaket?

2015eko urtarrilean unibertsitateko domeinu nagusia aldatu egin zen (ehu.eus). Gure mezu zaharrak bidalitako mezuen karpetan (sent-mail) ondo ikusteko, alias bat erantsi behar diogu gure helbideari.
Goiko menuan dagoen ezarpenen gurpilean klik egin -> Hobespenak -> Posta aukeratu. Ondoren Informazio pertsonala aukeratu.
"Alias helbideak:" jartzen duen lekuan gure helbide zaharra idatzi behar dugu (izena.abizena@ehu.es).


3. Helbide-liburua

3.1. Non dago nire helbide-liburu pertsonala?

Goiko menuan, Helbide-liburua sarreraren gainetik arratoia pasatzean gure helbide-liburuak zerrendatuko dira.

3.2. Zelan sortu edo aldatu ahal ditut kontaktuak nire helbide-liburuan?

Behin gure helbide liburua ireki dugula, kontaktu baten izenaren gainean klik egitean bere datuak agertuko dira. Goian "Editatu" menuan klik eginda datuak aldatu ahal izango ditugu. Ezkerreko zutabean goian dagoen "Kontaktu berria" ikonoan klik egin kontaktu berri bat sortzeko.

3.3. Ez ditut helbide-liburuan gordeta dauzkadan kontaktu guztiak ikusten, zer gertatzen ari da?

Hainbat helbide gordeta ditugunean, helbide-liburua irekitzean A hizkiarekin hasitako kontaktuak baino ez dira ikusten. Goiko partean, beste edozein hizki aukeratu dezakegu, edo "Denak" hautatu kontaktu denak ikusteko.

3.4. Zer egin behar da mezuen igorleak/hartzaileak norberaren helbide liburuan automatikoki gordetzeko?

Goiko menuan dagoen ezarpenen gurpilean klik egin -> Hobespenak -> Posta aukeratu. Ondoren Helbide-liburuak aukeratu.
Pantaila horretan helbide-liburuarekin zerikusia duten aukerak azalduko dira. "Gorde hartzaileak automatikoki helbide-liburu lehenetsian?" aukeratuz, idatzitako mezuen hartzaileak automatikoki liburuan gehituko dira.
Jasotako helbideak gehitzeko, eskuz egin behar dugu, baina aukera erreza dago. Mezua irakurtzen gaudela, bidaltzailearen helbidearen gainean klik eginda "Gehitu helbide liburuan" aukera ikusiko dugu.

3.5. Zelan sortu dezaket posta zerrenda bat?

Zerrenda sortu baino lehen, zerrendan parte hartuko duten helbide guztiak gure helbide-liburuan egon behar dute (ikus 3.2 puntua). Gure liburua irekiko dugu eta zerrendan sartu nahi ditugun helbideak aukeratuko ditugu (ezkerraldean duten laukitxoa markatuz). Orain "Gehitu kontaktu-zerrenda batera" jartzen duen lekuan, "Sortu kontaktu-zerrenda berria hemen: " azpian liburu bat aukeratu eta "Gehitu" hitzaren gainean klik egingo dugu. Sistemak zerrenda berriaren izena galdetuko digu.


4. Egutegia

4.1. Egutegiko gertaerak ez dira lehen bezala etiketen koloreekin agertzen, zer dela eta?

Bertsio berrian egutegi desberdinak kolore desberdinekin margoztu daitezke, beraz, gertaerak ikusterakoan egutegiaren kolorearekin ikusiko dira eta ez gertaerak dauzkan etiketen koloreekin.

UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco