Posta elektronikoaren erabiltzaileentzako segurtasun aholkua
Azken bolada honetan posta elektronikoak bidaltzeko arazoak egon dira. Arazo hauen iturria
izan da erabiltzaile batzuek bere erabiltzaile izena eta pasahitza spammer-ei eman
dizkietela. Hori dela eta, IKT Gerenteordetzak ondorengoa argitu nahi du:
- Inoiz ez dizugu erabiltzailea eta pasahitza posta elektronikoz eskatuko.
INOIZ EZ.
Horrela, bada, jakin ezazu datu horiek eskatuz iristen zaizkizun mezuak ez ditugula guk bidali
eta ondorioz, faltsutzat jo behar dituzula.
- Ez ezazu inoiz bidali zure erabiltzailea eta pasahitza posta elektronikoz,
ez guri, ez beste inori. INOIZ EZ. Posta elektronikoa ez da era horretako
datuak bidaltzeko bide egokia.
Probaren bat egiteko behar baditugu, ez dizkizugu postaz eskatuko.
- Gerenteordetza honek bidaltzen dituen mezuak gaztelaniaz eta euskaraz egoten dira
eta betiere, sintaxi zuzena izaten dute. Oso sintaxi okerra duen mezuren bat jasoz gero, ez zaitez fidatu.
- Era horietako mezuren batek zalantza izpirik sortzen badizu, baztertu. Argibiderik behar baduzu,
jar zaitez Erabiltzaileentzako Zerbitzuarekin harremanetan eta galdetu, betiere, mezuari erantzun baino lehen.